martes, 27 de septiembre de 2011

''M-15 mugimenduak ez daki zer den bizikidetza demokratikoa'' Madrilgo fiskal nagusia

                             Amaia MORAN

   M-15 mugimenduak bere  protestekin ''bizikidetza demokratikoa'' zer den ez dakiela erakutsi duela adierazi du gaur Manuel Moixek, Madrilgo Erkidegoko fiskal nagusia.

   Madrilgo ikasturte judizialaren hasiera ekitaldian,  M. Moixek aduerazi du mugimenduan ez daudela eskubide absolutuak, ezta oinarrizkoenak ere. 


 

   Moixek uste du mugimenduari zilegitasuna kentzen diola gune publikoak okupatzea, parlamentu autonomikoak eta udalak trabatzea edo Justiziaren erabakiei eragozpenak jartzearen moduko ekintzak. Izan ere, mugimenduak horrela bizikidetza demokratikoaren onarriak zeintzuk diren ez dakiela baino ez du adierazten.