jueves, 22 de diciembre de 2011


Joxean Olaskoaga, arraunlari eta teknikoa
“ Ilusioak indar asko ematen du”
Amaia MORAN

Arraunlaria da Joxean Olaskoaga, “Aizperro” ezizenez. Diotenez, gaur egungo onenetarikoa. 36 urteko Oriotar honek Kontxako bost ikurrina lortu ditu jadanik, lau Oriorekin eta bat Hondarribiarekin, eta ez du nahikoa. Aurten lanean jarraituko du, jo eta su, Portugaleteko (Bizkaia) la Jarrillera klubaren entrenatzaile.
“Aizperrok” beti egin du arraun ACTan (Asociación CÁntabra de Traineras), hau da, lehen mailan. Aizkolaritza ere gustoko du baina arrauna gehiago. Jose Luis Kortarekin hasi zen arraunean eta 1994an Oriorekin estreinatu zen. Oriorekin hiru Kontxa irabazita, Urdaibain aritu zen arraunean. Bizkaiko BOU ligan aritutakoa ere bada, baina, beti itzuli izan da bere herrira, Oriora. 2006an trainera horia aurrera atera zuen eta gaur egun, Joxean Olaskoaga Portugaletera heldu da. Proiektu berria ekarri du honek, ilusioz betea. Jarrillera nagusienen artean jarri nahi du “Aizperrok”.

·Azken albisteetan entzun izan dugunez Donostiako Udalak Kontxako Estropadak Kultur Ondare Ukiezin izendatzeko eskaera egingo dio Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailari. Zer deritzozu honi?
Ez dakit hori niretzako galdera den. Neri pertsonalki ez zait asko influitzen. Gu beste lan baterako gaude eta nere iritzia: ondo iruditzen zait baina ez da nere kezka momentu honetan.
Beti ACT an egin dut arraun
eta klub txiki batera etorri
eta gora igotzea erronka handia da.
Joxean Olaskoaga, “Aizperro”

·Dakigunez 17 urte daramatzazu puntako arraunlaria izaten. Nola sartu zinen arraun munduan?
Oriokoa naiz, herri txikia da eta han jende asko bizitzen da arraunean. Futbolerako balio ez duenak, gehienak, arraunean saiatzen dira. Eta tradizioz nik uste, familian nire osaba ere arraunlaria zen.



Biak behar dira “maña y fuerza”
Joxean Olaskoaga, “Aizperro”
·Jose Luis Korta ospetsuarekin hasi zinen arraunean. Bera izan zen mundu honetara erakarri zintuena?
Pixka bat bai. Korta gainera bada familiakoa ere, nire emaztearen osaba da eta beti eduki dugu erlazio ona. Bai, berak animatu ninduen arraunean hasten egia esan.
·Gaztelerazko esaera zahar batek esaten duenez “ más vale maña que fuerza”. Zuretzat zer da garrantzitsuagoa, indar fisikoa ala psikologikoa?
Denak, “más vale maña y fuerza”. Bai dena behar dugu , indarra behar dugu eta maña ere egia esan. Badago jende asko oso indartsua dena eta gero arraunean ez dena moldatzen. Biak behar dira “maña y fuerza”.
·Indar handia daukazula argi dago behintzat. Aizkolaritzan ere premiazko gaitasuna da hori. Horregatik duzu gustoko aizkolaritza? Edo zergatik?
 Asko gustatzen zaidan beste kirol bat da. Iruditzen zait oso kirol polita dela, teknikoa eta txiki-txikitatik gustatu zait aizkora ere, baina, neure egoeran arraunari gehiago heldu diot eta momentu honetan arraunarekin segitu dut. Dena ez dago egitekorik, bata edo bestea aukeratu behar nuen eta beno, arrauna aukeratu nuen. Aizkolaritza gainera kirol garestia da, egur asko behar du eta gastu handia du. Arraun munduan playera batzuk, platanito bat eta aurrera, ez dago besterik.
Hala ere, hasi zinen aizkolaritzan, ez? Utzi zenuen arrauna eta...
Bai, 2001ean utzi nuen eta aizkoran egin nuen pixka bat. Txapelketa batean ondo ibili nintzen, baina,  gero Bermeotik deitu ninduten, Urdaibaiko  taldetik arraunean hasteko berriz eta hara joan nintzen. Hortaz, arraunera bueltatu nintzen.
·Beti batetik bestera zabiltza, talde ezberdinekin lan eginez. Erronka berriak gustoko dituzu?
Bai, egia izan Urdaibaira joan nintzenean gaztea nintzen, 25 urte eta han niretzako esperientzia polita izan zen. Urte asko egin nituen Orion eta zortez  ia dena irabazi genuen. Ekipo ona zegoen eta  ez neukan motibaziorik.

·Zortez?
Bai, zortez behar du. Ekipo ona behar du eta beno Bermeotik deitu eta proposamen ona egin zidaten, astean bi egun libre nire gauzak egiteko, aizkoran egiteko eta animatu egin nintzen. Egia esan oso esperientzia polita izan zen. Gero, Bermeo utzi nuen, eta ezkondu egin nintzen. Beste urtebete egin nuen Hondarribian eta gero berriz Oriotik deitu ninduten.
·Hala ere beti itzuli zara Oriora...
Bai eta aurten ere pena handiarekin utzi dut. Baina, hau ere erronka polita da. Javi (Jarrillerako presidentea) ezagutu nuen eta zeukan proiektua erakargarria zen. Beti ACTan egin dut arraun eta klub txiki batera etorri eta gora igotzea erronka handia da.
·Diotenez, trainera horia ilunpetik atera zenuen bertan parte hartu zenuen azken aldian, egia da hori?
Bai, beno ni joan aurreko denboraldia ez zuen oso ona egin Oriok, baja asko zituen. Beste lau edo bost mutil etorri ziren nirekin batera eta lauzpabost denboraldi oso politak egin ditugu.
·Ze nolako laguntza daukazu familia eta lagunen aldetik?
Denetatik ez. Egia esan, familiak asko laguntzen du. Bestela hemen ezin da ibili. Andreak asko ulertu behar du. Ordu asko etxetik kanpo eta familia aldetik ama. Gainera, nire anaiak enpresa bat dauka eta ondo moldatzen gara, ni ahal dudanean joaten naiz eta bestela ez da ezer gertatzen. Ezkerrak horri arraunean nabil, bestela ezingo nuke arraunean egin. Denek laguntzen dute pixka bat.
·Zein izan da arraunean izan duzun esperientziarik bitxiena edo pasadizorik aipagarriena?
Asko, asko dira. Esperientzia oso politak, Donostiako estropada adibidez, baina, tristeak ere badaude. Kirolak hori du, momentu onak eta momentu txarrak, galtzen duzunean golpe handia hartzen duzu eta irabazten duzunean poza. Nik uste hola markatu nauen estropada, Donostiako estropada 96, 97koa izan zela, ez genuen irabazi eta oso golpe gogorra izan zen. (...)
·Orain, Jarrilleraren ( Portugaleteko arraun taldearen) buru zara. Zeintzuk dira zure helburuak?
Helburua ACT igotzea da.
·Hori epe laburrera edo epe luzera?
Aurten igo nahi dugu. Baina, lau edo bost mutil etorri gara eta uste dut ekipo polita dagoela, igotzeko modukoa eta gauzak ondo egiten baditugu aukera daukagu.
·eta epe luzera?
Aurreneko urtetan lehenengo mailan pixka bat asentatu , base on bat egin eta ea gorantz egiten dugun. Nik uste hiru edo lau urtetan onenen artean egotea dela gure helburua.
Aurrera ba! milesker hitz hauengatik eta animo!
Eskerrik asko. Erronka handia da, presidentea oso balientea da, atrebitua da eta pixka bat berezia. Baina, nik uste gai garela. Epikoa da, ilusio handia dago eta jendeak ilusioa daukanean lan asko egiten du.  Ilusioak indar asko ematen du. Nik uste dut gauzak ondo egiten baditugu lehenengo mailara igo gaitezkeela. Ea Banderatxo batzuk egiten ditugun aurten eta igotzen bagara urte borobila izango da.

martes, 13 de diciembre de 2011

Bartzelonak real Madrila irabazi du Bernabeuen


Amaia MORAN
Santiago Bernabeu estadioak Bartzelonaren garailetza izan zuen  larunbatean, abenduaren 10an. BBVAren ligaren 16. saioan Bartzelonak irabazi egin zuen Real Madrilak (3-1).
Bartzelonako taldea ez zen oso ongi hasi jokatzen...hala ere, partidua aurrera  joan zen einean gero eta indarra gehiago eta kontrol gehiago joan zen hartzen. Real Madrilak berriz, alderantziz egin zuen.
Partidua hasi zenetik 22 segundutara, futbolaren gol azkarrena markatu zuen talde zuriak.Madrilak izan zen baloia jo zuen lehena. Pase batean Valadesek izan zuen akatsa aprobetxatu zuen Di Mariak. Honi, bota zuen hurruneko txutea zaga kulek geldiarazi zion. Özilek erretzazea hartu zuen, eta bere txutea Bartzelonako taldearen defentza despejatu zuen berriz ere. Aldi honetan ez zuen ondo asmatu eta baloia Benzemaren oinetan jauzi zen. Honek, Valdesen sarera bidali zuen partiduko lehen gola markatuz.
Partiduaren 6 minutuan, Bartzelonak bete-betean esnatu zen. Sarjio Ramosen ahulezi batena, Messik pilota lapurtu zuen eta hortxe hasi zen partiduaren tensioa.
Baian bartzelonako lehen gola ez zen sarean sartu partiduaren 25.minuturarte. Messik zelai erditik baloia pasa egin zion Alexisi, eta hau bai, gola markatu zuen.
Hurrengo bigarren erdian, Bartzelonaren indar berrituak nabarki nabaritu ziren. 53.minutuan, Zagaren despeje txarrak Bartzelonaren 2.gola eragin zuen Xabire eskutik.
Cesc  markatutako 3.golean, estadioan esperantza latza harnastu zen. Bartzelonaren zenbait despistetan, madrilak zenbait aukera izan zituen. Hala ere, ezinezkoa izan zen Bartzerlonaren garailetza ukatu.

Espainatako plazetan sortu zen munduko egoera aldatzeko nahiaren grina. Espainako plazetan sortu zen mundu osotik hedatuko zen pentsamenduen iraultza. Mugimendua apartidista honek, gizartea batu egin zuen ‘’benetazko demokrazia’’-ren alde borrokatzeko. Esperantza zabaldu  eta gizarte esnatzea lortu zuen mugimendu honi, 15M mugimendua deritzo.
ESNATU
                                                                                                    Amaia MORAN


Mugimendu hau, gobernuen, multinazionalen eta bankueen gehiegikerien kontra doa. Eta indar sozialen bateraketaren bidez, egoeraren aldaketari aukera alternatiboa ematea posiblea dela defendatzen du. Beti ere, era pazifiko batean.
Krisiaren sortzaileen gaitzak ordaintzearen kontra, ongizate sozialaren murrizketak egitearen kontra…egiteko, egoera hobetu behar zuen zenbait proposamen alternatiboak planteatu zituzten. Hala nola, korrupzioaren kontrako neurriak hartzea, zentral nuklear guztien abolizioa, pribatizatutako empresa publikoen berreskurapena, partidu politikoen kontu korronteen transparentzia, demokrazia partehartzailea, estatu eta elisaren arteko banaketa definitiboa…


Interneta berebiziko garrantzia izan zuen. SpanishRevolution, democraciarealya, nonosvamos, 15M… eta honelako sare sozialak izan ziren Espainan mugimenduaren berriak emateaz enkargatu zirenak. Interneten bidez, edozeinen iritzia edo proposamenak sarean zehar zabaltzea posiblea izan zen.  Beraz, pentsamenduak zabaltzeko inolako betorik gabeko gunea librea bilakatu zen.
Hau izan zen, mugimenduak arrakasta izateko bide bakarra. Izan ere, nahiz eta politikariak, bankariak… honen alde ez egon, mugimenduaren hedapena zailezteko aukerarik ez zuten izan.

Pentsamenduaren iraultza piztu zuen poxpoloa martxoaren 30ean piztu zen herrialde osoan gazte protesta masiboa hasi zenean. Protesta hauek, Bolonia polan berriaren kontra eta hezkuntzarako kapitalaren murrizketaren kontra egiten zuen.
Apirilaren 7an,  Juventud sin futuro taldeak, egoera ekonomikoaren kontrako greba antolatu zuen. Helburua, Sinde neurria bultzatzen zuten alderdiei ( PP, PSOE, CiU) botoa ez ematearen ideia zabaltzea zen.

Geroago, S. Hesselek `ìndignaos´´liburuaren bitartez, lokartuta zegooen gizarteari era baketzu batean haien eskubedeen alde borrokatzera gonbidatu zituen.

Eta honela, aurrekari Hajek eta gizartearen desadostasuna eta inkonformizmoaz bultzatuta, 15m mugimendua jaio egin zen. Iraultza paketzua eta indartsuaren jaiotza.


http://poderosoleviatan.files.wordpress.com/2011/07/15m1.jpg
Erreakzioak
Mugimenduak nozki, zenbait erreakzio izan ditu politikari eta figura intelektualen artean. Era berean, haien iritziak ere, eragina izan dute mugimenduaren indarraren biderapenean.

Lehenengo akampadak ez zuten mugimendu askorik sortu estatuko Alderdi politikoaetan. Izan ere,  mugimendua sortu zenetik 2 egunetara, kontuan hartzeko jende kopurua batu egin zen arren, politikariek ez zuten honi buruz hitz egin nahi. Garrantzirik gabeko eta erreperkuzio gutxiko pare bat eguneko tontakeria izando balitz bezala.


Handik aurrea, pentsamenduaren iraultza estatutik gero eta indartsuago hedatzen hasi zen. Gero, estatuko fronterak gaindituko zituen ozeanoak  traspasatuz. Oraindik idarrean dauden okupazioei jaiotza emonez. Gizartea esnatuz.












domingo, 27 de noviembre de 2011

Visualize.me teknika berritzailea


                                                                             

                                                                                                                      Amaia MORAN
Vizualize.me web-gunea kurrikulum munduari aldaketa ugari ekartzen ari dio. Kurrikuluma infografikoki azaltzeak, erreztasun ugari eskaintzen die arrapalada batean kurrikuluma ikusi behar duen pertsonari. Beraz, abantail asko ekarri dio kurrikulumen erakusketen teknikari eta hau beharrezkoa dutenei.

Etorkizulan etorkizunaren erreflexioa egiteko aukera ematen du sortutako antzezlan interaktiboan

Amaia MORAN

Aste honetan leioako kanpuseko areto nagusian, Etorkizulanek antolatutako proiektua EHUko ikasleak gonbidatu ditu euren etorkisuneko planak aukeratzen. Arlo laboraleko zerua eta inpernuaren antzerki interaktiboaren bidez, mundu honetan bidea egiteko dauden aukera, eragozpen eta sarien erreflexioa egitera gonbidatu ditu ikasleak.


Infernua, enpresa berri bat sortzea errefejatzen du eta zerua berriz, bide erraza aurkezten du.
Planteatutako metafora azaltzen du, azkenean zeruaren bidea aukeratzea bide zailena edo desegokiena izan daitekeela.

Proiektu honek, laguntza eskaitzen du enpresa propioak sortu nahi dituzten ikasleentzat.

Masifikazio ratio baxuena dute Euskal unibertsitateak estatu mailan

Amaia MORAN
Irakasle bakoitzeko zenbat ikasle daudenenen arabera neurtzen da unibertsitateen masifikazioa. Euskal unibertsitateen artean, Deustoko unibertsitatea du lehen postua irakasle bakoitzeko 7,2 ikasle izanik. Bigarrenik, Mondragon unibertsitatea da, 7,8 ikasleekin eta azkenik, EHU unibertsitatea dago 7,9 ikasleekin.



Beste aspektu batean ere nabarmentzen dira Euskal unibertsitateak. Bada, ikerkuntza oparoetan nabarmendu dira. Izan ere, pasadan urtean 321 doktore-tesi defendatu ziren EHUn eta beste 182 tesi Nafarroako Unibertsitatean.

Administrazio eta zerbitzuen langileen datuei dagokionez, EHU eta Mondragon dira langile gutxien dituzten unibertsitateak. Ordenagailuen hornikuntzari dagokionez berriz, errepara daiteke EHU eta Nafarroako Unibertsitate publikoak ordenagailu bakoitzeko 12 eta 9 ikasle dituzla. Deusto eta Mondragon berriz, 3 ikasle dituzte.

Estatu mailako datuak
Estatu mailako unibertsitateen artean ezberdintasun nabarmena aurkintzen da prezioei erreparatzerakoan. Adibidez, Tenerifeko La Laguna Unibertsitatea 556 euroko kostua du eta IE Segoviako Unibertsitatean aldiz 18.000 euro.  Arkitekturako matrikulazioetan ere aldea dago. Izan ere, Granada eta Sevillan 776 euro kostatzen ditu eta IE Segoviako Unibertsitatean 18.000 euro.

Masterrei dagokionez, hainbat masterrak eskaintzen ditu estatuko 76 unibertsitateak. Zehazki,   2.564 master ofizialak. Eskaintzarik ugariena Katalunian, Madrilen eta Andaluzian dago. skaintzarik urriena berriz, Gaztela Mantxan eta Errioxan dago.

martes, 18 de octubre de 2011

vizualize.me

                                                                            

                                                                                                                      Peru OLABERRIA


Curriculumen munduan aldaketa handia ekartzen ari den Vizualize.me web-gunea ezagutu dugu. Zure Curriculuma infografikoki jartzen dizu eta horrek erreztasunak ematen dizkio azkar ikusi nahi duen jendeari. Aukera interesgarria da benetan.