jueves, 22 de diciembre de 2011


Joxean Olaskoaga, arraunlari eta teknikoa
“ Ilusioak indar asko ematen du”
Amaia MORAN

Arraunlaria da Joxean Olaskoaga, “Aizperro” ezizenez. Diotenez, gaur egungo onenetarikoa. 36 urteko Oriotar honek Kontxako bost ikurrina lortu ditu jadanik, lau Oriorekin eta bat Hondarribiarekin, eta ez du nahikoa. Aurten lanean jarraituko du, jo eta su, Portugaleteko (Bizkaia) la Jarrillera klubaren entrenatzaile.
“Aizperrok” beti egin du arraun ACTan (Asociación CÁntabra de Traineras), hau da, lehen mailan. Aizkolaritza ere gustoko du baina arrauna gehiago. Jose Luis Kortarekin hasi zen arraunean eta 1994an Oriorekin estreinatu zen. Oriorekin hiru Kontxa irabazita, Urdaibain aritu zen arraunean. Bizkaiko BOU ligan aritutakoa ere bada, baina, beti itzuli izan da bere herrira, Oriora. 2006an trainera horia aurrera atera zuen eta gaur egun, Joxean Olaskoaga Portugaletera heldu da. Proiektu berria ekarri du honek, ilusioz betea. Jarrillera nagusienen artean jarri nahi du “Aizperrok”.

·Azken albisteetan entzun izan dugunez Donostiako Udalak Kontxako Estropadak Kultur Ondare Ukiezin izendatzeko eskaera egingo dio Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailari. Zer deritzozu honi?
Ez dakit hori niretzako galdera den. Neri pertsonalki ez zait asko influitzen. Gu beste lan baterako gaude eta nere iritzia: ondo iruditzen zait baina ez da nere kezka momentu honetan.
Beti ACT an egin dut arraun
eta klub txiki batera etorri
eta gora igotzea erronka handia da.
Joxean Olaskoaga, “Aizperro”

·Dakigunez 17 urte daramatzazu puntako arraunlaria izaten. Nola sartu zinen arraun munduan?
Oriokoa naiz, herri txikia da eta han jende asko bizitzen da arraunean. Futbolerako balio ez duenak, gehienak, arraunean saiatzen dira. Eta tradizioz nik uste, familian nire osaba ere arraunlaria zen.



Biak behar dira “maña y fuerza”
Joxean Olaskoaga, “Aizperro”
·Jose Luis Korta ospetsuarekin hasi zinen arraunean. Bera izan zen mundu honetara erakarri zintuena?
Pixka bat bai. Korta gainera bada familiakoa ere, nire emaztearen osaba da eta beti eduki dugu erlazio ona. Bai, berak animatu ninduen arraunean hasten egia esan.
·Gaztelerazko esaera zahar batek esaten duenez “ más vale maña que fuerza”. Zuretzat zer da garrantzitsuagoa, indar fisikoa ala psikologikoa?
Denak, “más vale maña y fuerza”. Bai dena behar dugu , indarra behar dugu eta maña ere egia esan. Badago jende asko oso indartsua dena eta gero arraunean ez dena moldatzen. Biak behar dira “maña y fuerza”.
·Indar handia daukazula argi dago behintzat. Aizkolaritzan ere premiazko gaitasuna da hori. Horregatik duzu gustoko aizkolaritza? Edo zergatik?
 Asko gustatzen zaidan beste kirol bat da. Iruditzen zait oso kirol polita dela, teknikoa eta txiki-txikitatik gustatu zait aizkora ere, baina, neure egoeran arraunari gehiago heldu diot eta momentu honetan arraunarekin segitu dut. Dena ez dago egitekorik, bata edo bestea aukeratu behar nuen eta beno, arrauna aukeratu nuen. Aizkolaritza gainera kirol garestia da, egur asko behar du eta gastu handia du. Arraun munduan playera batzuk, platanito bat eta aurrera, ez dago besterik.
Hala ere, hasi zinen aizkolaritzan, ez? Utzi zenuen arrauna eta...
Bai, 2001ean utzi nuen eta aizkoran egin nuen pixka bat. Txapelketa batean ondo ibili nintzen, baina,  gero Bermeotik deitu ninduten, Urdaibaiko  taldetik arraunean hasteko berriz eta hara joan nintzen. Hortaz, arraunera bueltatu nintzen.
·Beti batetik bestera zabiltza, talde ezberdinekin lan eginez. Erronka berriak gustoko dituzu?
Bai, egia izan Urdaibaira joan nintzenean gaztea nintzen, 25 urte eta han niretzako esperientzia polita izan zen. Urte asko egin nituen Orion eta zortez  ia dena irabazi genuen. Ekipo ona zegoen eta  ez neukan motibaziorik.

·Zortez?
Bai, zortez behar du. Ekipo ona behar du eta beno Bermeotik deitu eta proposamen ona egin zidaten, astean bi egun libre nire gauzak egiteko, aizkoran egiteko eta animatu egin nintzen. Egia esan oso esperientzia polita izan zen. Gero, Bermeo utzi nuen, eta ezkondu egin nintzen. Beste urtebete egin nuen Hondarribian eta gero berriz Oriotik deitu ninduten.
·Hala ere beti itzuli zara Oriora...
Bai eta aurten ere pena handiarekin utzi dut. Baina, hau ere erronka polita da. Javi (Jarrillerako presidentea) ezagutu nuen eta zeukan proiektua erakargarria zen. Beti ACTan egin dut arraun eta klub txiki batera etorri eta gora igotzea erronka handia da.
·Diotenez, trainera horia ilunpetik atera zenuen bertan parte hartu zenuen azken aldian, egia da hori?
Bai, beno ni joan aurreko denboraldia ez zuen oso ona egin Oriok, baja asko zituen. Beste lau edo bost mutil etorri ziren nirekin batera eta lauzpabost denboraldi oso politak egin ditugu.
·Ze nolako laguntza daukazu familia eta lagunen aldetik?
Denetatik ez. Egia esan, familiak asko laguntzen du. Bestela hemen ezin da ibili. Andreak asko ulertu behar du. Ordu asko etxetik kanpo eta familia aldetik ama. Gainera, nire anaiak enpresa bat dauka eta ondo moldatzen gara, ni ahal dudanean joaten naiz eta bestela ez da ezer gertatzen. Ezkerrak horri arraunean nabil, bestela ezingo nuke arraunean egin. Denek laguntzen dute pixka bat.
·Zein izan da arraunean izan duzun esperientziarik bitxiena edo pasadizorik aipagarriena?
Asko, asko dira. Esperientzia oso politak, Donostiako estropada adibidez, baina, tristeak ere badaude. Kirolak hori du, momentu onak eta momentu txarrak, galtzen duzunean golpe handia hartzen duzu eta irabazten duzunean poza. Nik uste hola markatu nauen estropada, Donostiako estropada 96, 97koa izan zela, ez genuen irabazi eta oso golpe gogorra izan zen. (...)
·Orain, Jarrilleraren ( Portugaleteko arraun taldearen) buru zara. Zeintzuk dira zure helburuak?
Helburua ACT igotzea da.
·Hori epe laburrera edo epe luzera?
Aurten igo nahi dugu. Baina, lau edo bost mutil etorri gara eta uste dut ekipo polita dagoela, igotzeko modukoa eta gauzak ondo egiten baditugu aukera daukagu.
·eta epe luzera?
Aurreneko urtetan lehenengo mailan pixka bat asentatu , base on bat egin eta ea gorantz egiten dugun. Nik uste hiru edo lau urtetan onenen artean egotea dela gure helburua.
Aurrera ba! milesker hitz hauengatik eta animo!
Eskerrik asko. Erronka handia da, presidentea oso balientea da, atrebitua da eta pixka bat berezia. Baina, nik uste gai garela. Epikoa da, ilusio handia dago eta jendeak ilusioa daukanean lan asko egiten du.  Ilusioak indar asko ematen du. Nik uste dut gauzak ondo egiten baditugu lehenengo mailara igo gaitezkeela. Ea Banderatxo batzuk egiten ditugun aurten eta igotzen bagara urte borobila izango da.

1 comentario: